EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Labrazako Administrazio Batzarrak eta Errioxa Jatorri Izeneko Kontseiluak Labrazako parke eolikoaren kontra batera aurkeztu duten demanda. Gogoratu dutenez, proiektua eztabaida handia sortzen ari da Arabako Errioxan eta Errioxako erkidegoan, "bai herriko bizilagunengan izan dezakeen eraginagatik, bai inguruko paisaian, floran eta faunan izan dezakeen inpaktu negatiboagatik ere".