Ume basatientzako doinu beltzak. Lehen Hala Bediko irratsaioa, orain fanzinea. Eskuratu zurea: Old Tower Stuff disko dendan edo klask.hb@gmail.com
James Booker was a rascal

Erabiltzailearen aurpegia Klask! 2023 ots 17 Araba

Drogek eta zorakeriak gutxitutako talentu handi baten historia da James Bookerrena. Alde batetik, erokeriaren mugan kulunkatzen zen beltz herren, begibakar, homosexual eta jonki bakartia izan zen. Bestetik, Professor Longhair, Allen Toussaint, Tuts Washington, Jelly Roll Morton eta enparauen pare jarri behar den pianojole bikaina. Dikotomia horrek zeharkatzen du Bokerren irudia.