Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko mobilizazioak azken hamarkadan feminismoak izandako bilakaeraren, lortutako hegemoniaren eta egungo mehatxu zein erronka nagusien testuinguruan kokatu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Halaber, ultraeskuinaren gorakadaren eta faxismoaren olatuaren aurrean feminismoa aldarrikatu dute aurtengo mobilizazioan leloan.
Arabako hainbat herri eta eskualdetan azaroaren 25aren inguruan mobilizazio eta ekitaldi ugari antolatu dituzte tokiko eragileek.
- Aiara: Azaroaren 25ean, 12:00etan elkarretaratzea egongo da Aiarako Udaletxean, eta 17:30ean elkarretaratzea zein manifestuaren irakurketa Arespalditzako Ferialean.
- Amurrio: Azaroaren 25ean, 12:00etan Zapata gorriak ekimena egingo da ikastetxeen eskutik; 18:30ean Kuskua elkartearen emanaldia egongo da, eta 19:00etan mobilizazio nagusia.
- Laudio: Azaroan zehar egitarau zabala antolatu da. Azaroaren 25ean bereziki: 12:00etan Adierazpen Instituzionalaren irakurketa egingo da Herriko Plazan; 18:00etan Aretako Emakumeak elkartearen kontzentrazioa Altamira plazan; eta 19:00etan Solastiar eta Etawasolek antolatutako elkarretaratzea Herriko Plazan.
- Okondo: Azaroaren 25ean, 18:00etan, kontzentrazioa eta manifestuaren irakurketa egingo dira frontoian.
- Bastida (Eskualdeko topaketa): Azaroaren 22an Arabako Errioxako Berdintasun Foroak eskualdeko topaketa antolatu du Bastidan, Seinaleak badaude, alarma piztu! lelopean. 10:30ean, harrera kafearekin Txoko Morean; 11:00etan, sei kilometroko herri martxa; 12:30ean, amets-harrapatzailea osatzea plazan; eta 13:30ean, manifestuaren irakurketa.
- Aramaio: Egitarau kultural eta aldarrikatzailea prestatu dute: azaroaren 25ean kontzentrazioa 18:00etan plazan eta "Sucia" dokumentala 18:30ean Kultura-Etxean. Horrez gain, azaroaren 26an ipuin kontakizuna, azaroaren 28an umeentzako ihes-gela, eta azaroaren 29an "Jo!" antzezlana antolatu dira Kultura-Etxean.
- Araia: Azaroaren 25ean, 12:00etan kontzentrazioa egingo da udaletxearen aurrean.
- Burgu: Azaroaren 22an, 12:00etan martxa, Mendixurretik Patioko Bentara.
- Agurain: Azaroaren 25ean, 12:00etan, kontzentrazioa.
- Kanpezu Azaroaren 25ean, 19:00etan, Mendialdeko kontzentrazioa eta kalejira batukadarekin egingo dira frontoi zaharretik plazara.
- Iruña Oka Azaroaren 25ean, 18:30ean, kontzentrazioa eta martxa. Lehendakari Agirre plazatik. Lantartea elkarteak antolatuta.
Gasteiz
- Goizeko mobilizazioak:
- 11:00etan, LAB sindikatuaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean.
- 11:30ean, Ikasle Abertzaleak taldearen mobiliazioa, Ibiltaritik.
- Judimendi auzoa: 17:15ean askaria eta 17:45ean esperientziak elkarbanatzeko dinamika auzo elkartean; 18:30ean aldarrikapen irakurketa eta poesia Mediko Tornay plazan, eta 18:45ean elkarrekin manifestazio nagusira bidea.
- Arratsaldeko mobilizazioak:
- 18:30ean, Itaiaren manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazatik,
- 18:30ean, Gazte Feministon Blokearen abiatzea Gaztetxetik.
- 19:00etan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren manifestazio nagusia San Anton plazatik