Arabarako hautagai jeltzaleak proposatu ditu EBBk

Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 09:51

Hauteskundeetarako izenen dantza hasia da honezkero. Argazkia: Juanma Gallego / ALEA

Besteak beste, Legutio, Guardia eta Erriberagoitiko alkateak doaz zuzendaritzak aurkeztutako zerrendan.

Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundetarako mugimenduak hasiak dira euskal alderdien artean. Hala, duela aste batzuk EAJk ezustean Imanol Pradales lehendakaritzarako proposatu zuen, eta aste honetan jakin da ere EH Bilduk Pello Otxandianoren aldeko apustua egingo duela kargu horretarako.  

Legebiltzarkideei dagokienez, atzo bidalitako ohar batean, Euskadi Buru Batzarrak bere behin-behineko zerrendak aurkeztu ditu. Behin alderdi barruko barne prozesua bukatuta, behin betiko zerrendak urtarrilaren 27an zehaztuko dituzte. EBBren proposamenean hogei izen doaz, lurralde bakoitzeko aurkeztu daitezkeen 25etatik. Alderdiak ohartarazi du ordena alfabetikoan doazela izenak, eta ez zerrenden hurrenkeran.

Proposamenen zerrendan errepikatuko lukeen hautagai bakarra Ana Ruiz de Alegria egungo legebiltzarkidea izango litzateke. Proposatutakoen artean dago ere Nerea Melgosa egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Gaur egun Araban alkate diren hiru izen doaz EBBren proposamenean: Nerea Bengoa (Legutio), Raul Garcia Ezquerro (Guardia) eta Javier Gallego (Erriberagoitia). Azken hauteskundeetan alkatetza lortu ez duten hainbat alkategai ere daude proposamenean. Kasurako, Ander Añibarro (Laudio), Noemi Aguirre Quintana (Dulantzi) eta Txaro Romero (Iruña Oka).

Hona hemen zerrenda osoa:

  • Añibarro Maestre, Ander
  • Aguirre Quintana, Noemi
  • Antoñana Gonzalo, Julen
  • Arana Oyarbide, Alazne
  • Bedialauneta Bilbao, Naiara
  • Bengoa Garcia de Cortazar, Nerea
  • Campo Arenaza, Ainhoa
  • Gallego Rodriguez, Javier
  • Garcia Ezquerro, Raul
  • Gorbeña Garcia, Javier
  • Lopez Berdonces, Alvaro
  • Martinez Crespo, Ruben
  • Melgosa Vega, Nerea
  • Moreno Carranza, Jonathan
  • Rabalo Navarro, Irina
  • Reka Esparza, Ainhoa
  • Romero Montoya, Txaro
  • Ruiz de Alegria Maestu, Ana
  • Saez del Castillo Garcia, Pedro Miguel
  • Zubizarreta Pico, Nahiara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide