Milaka ikaslek autobusik gabe jarraitzen dute ikasturtea hasi zenetik astebete baino gehiago igaro den arren, eta protestak ugaritu egin dira eskola garraioaren faltagatik: Ribabellosan protesta zaratatsua egin dute Unamunzaga ikastetxeko familiek, Langraiz Okan ere ikastetxeko atarian mobilizatu dira, Aiarako Etxaurren Ikastolako familiek autobus zerbitzua berrezartzea eskatzeko mobilizazioak egin dituzte ia egunero...