Ikasturteko laugarren eguna dute gaurkoa Etxaurren Ikastolako ikasleek, eta autobus zerbitzurik gabe jarraitzen dute, Eusko Jaurlaritzaren eta garraio enpresen arteko desadostasunak tarteko. Azken egunetan egin bezala, gaurkoan ere mobilizatu egin dira ikastetxeko familiak. Guraso Elkarteak deituta manifestazioa egin dute Ibagueneko kirol pistatik ikastolako atariraino, eta trafikoa eten dute une batez.
Familiek azaldu dute "mirakuluak egiten" jarraitzen dutela seme-alabak ikastetxera eramateko, eta egoerak "egunerokotasuna jasanezina" bilakatu duela adierazi dute. Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuari eta garraio enpresei zuzendu dizkiete kritikak.
(...)
Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea osorik eta argazki galeria hemen dituzu ikusgai.