Betiko klasikoak eta proposamen guztiz berriak: denak kabitu dira Olarizun. Izan ere, Arabako euskaltzaleak bildu ditu, beste behin, Araba Euskarazen egun nagusiak.
Politikari eta eragile batzuentzat azkenetako ekitaldi ofiziala izan da gaurkoa, beste batzuek hartuko dutelako erreleboa. Baina hori ez da izan bertan bildu diren gehienen kezka. Euskararen alde egitea eta ondo pasatzea izan baitira igande goizerako helburu nagusiak. Hasi eta gutxira ekaitzak jo duen arren, ondoren ateri du, eta Lorentzo eta guzti batu da ospakizunetara.
Argazkiak: JUANMA GALLEGO / ALEA