Lurraldearen "industrializazio zentzugabea" salatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 18:30

Euskal Herria Bizirik plataformaren prentsaurrekoa. / Giuliana Preciado / ALEA

Euskal Herria Bizirik ekimenak maiatzaren 20ko manifestazioan "konpromiso kolektiboa" plazaratzera deitu du, "landa ingurunea eta inguru naturala jasaten ari diren eraso industrializatzaile bortitza" salatzeko.

Dagoeneko 80 eragile ekologista, sozial eta politiko baino gehiago atxiki dira Euskal Herria Bizirik ekimenera, hauteskundeen atarian eta Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik! lelopean maiatzaren 20an Gasteizen izango den manifestaziora begira. 18:00etan abiatuko da San Anton plazatik.

Proiektu eoliko eta fotovoltaikoak, AHTaren obrak, erraustegiak... Finean, Euskal Herrian zehar zabaltzen ari diren azpiegitura handien ereduaren aurkako mobilizazioa izango da larunbatekoa. Kulturako zein gizarteko pertsona ezagun batzuek aste honetan zabaldutako bideoaren ostean, mobilizazioaren antolatzaileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Foru plazan: "Larunbat honetan konpromiso kolektiboa dugu landa ingurunea eta inguru naturala jasaten ari diren eraso industrializatzaile bortitza salatzeko", aldarrikatu dute.

"Energia enpresa handien kolonizazio ziklo berri hau, nekazaritza lurren lapurreta AHTa edo makro negutegi industrialak eraikitzeko eta espekulazioa helburu duen itsasertzaren suntsitzea, administrazio publikoak bultzatzen ditu", ohartarazi dute. "Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak enpresa handi horien interesen aurrean duten morrontzaren aurka gaude. Makro-proiektu horien inpaktuak ebaluatzeko orduan duten erabateko partzialtasuna salatzen dugu, baita lurraldea eta interes orokorra babesteko betebeharrean duten utzikeria ere".

Administrazioaren "epe laburreko eta etorkizunik gabeko ikuspegia" kritikatu dute, "lurraldearen egituraketa eta oreka arriskuan jartzen baititu". Eta horren aurrean "hurbileko energia sortzea, banatzea eta kudeatzea" eskatu dute, "elikadura subiranotasuna eta eskubide unibertsala den energia kontsumoa bermatzeko".

"Naturguneen etorkizuna bermatuko duen kudeaketa eskatzen dugu. Gozamenerako eta guztion onerako zaindu beharreko inguruneak dira, ez enpresa handien espekulaziorako eta intereserako guneak", defendatu dute.

EGITARAUA

"Lurraren alde eta lurraldearen lapurreta eta industrializazio zentzugabearen aurka" 18:00etan hasiko den manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute: 13:00etatik aurrera, Miren Narbaiza, Yokerendan antzerki taldea, Pineapple Sweets DJak eta Arabazan Elkartearen ipuin saioa izango dira Burulleria plazan; eta 16:00etan poteoari ekingo diote Kutxi kaletik, Goizerdi Txistulariekin.

ATXIKIMENDUEN ZERRENDA
Irakurri manifestua hemen

  • A Planeta
  • AAVV Hegoaldekoak (Gasteiz)
  • Aguraingo Uraska Elkartea
  • Aguraingo Uraska Elkartea
  • AHT Gelditu Elkarlana
  • AHTaren kontrako asanblada
  • AHTrik EZ Arabako Haranak
  • AHTrik EZ Lautada
  • Aiaraldeko Mendiak Bizirik
  • Aleka Haziak
  • Amalur Agurain
  • Amarauna gune autogestionatua
  • Andatza-Ezkeltzu Bizirik
  • Ara! Gorputz kooperatiba
  • Araba Bizirik
  • Arabako Basozainen Elkartea
  • Arabako Mendiak Aske
  • Arabako Pentsionistak Lanean
  • Aramaixo Bizirik
  • Aramaixoko talde feminista
  • Arratiandi kultur elkartea
  • Askapena
  • Aske Bizi Arratien
  • Asteriskes
  • Bake ekintza talde antimilitarista
  • Biolur
  • Bionekazaritza Araba
  • Bizibaratzea
  • CGT-LKN Nafarroa
  • CNT Gasteiz
  • EHKOlektiboa elkartea
  • EHNE
  • Ekintza Zuzena aldizkari libertarioa
  • Ekologistak Martxan
  • Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua
  • Emakumeok Gerraren Aurka
  • Enkarterrin Parke Eolikorik Ez
  • Erdiz Bizirik
  • ESK
  • Gasteiz Zero Zabor
  • Gasteizkoak talde antimilitarista
  • Gazte Koordinadora Sozialista
  • HerriBiltza
  • Herrizoma elikadura sarea
  • Hontza Natura Elkartea
  • Interkonexio Elektrikorik Ez!
  • Jauzi Ekosoziala
  • Judimendiko Auzo Elkartea
  • Kakitzat Koordinadora Antimilitarista
  • Karakate Bizirik
  • Kima Berdea
  • Kimua
  • Kontseilu Sozialista Gasteiz
  • La Banda del Abuelo musika taldea
  • LAB sindikatua
  • Lamingorriak Mendialdeko talde feminista
  • Landarlan Ingurumen Elkartea
  • Larramendiko Arnasa
  • Latsarri Gaztetxea
  • Macro Renovables No
  • Makatzak Arratiarrok Ekologistak
  • Manu Yanke Mendi Taldea
  • Mendialdea Music Festival Elkartea
  • Mendiandreak
  • Mugarik Gabe Araba
  • Mundubat Fundazioa
  • Mutriku Natur Taldea
  • Nafarroako AHT Gelditu
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
  • Orbain Kultur Elkartea
  • Osasun Publikoa Aurrera
  • OSTIA sarea
  • Politki Elkartea - Donostia
  • Proiektu honi ez
  • Sañu Bizirik
  • Sare Antifaxista
  • Saretuz Sarea
  • Satorralaia bizilagunen mugimendua
  • STEILAS sindikatua
  • Sustrai Fundazioa
  • Uhandre Amurrioko Baso Biziak
  • Uliako Auzo Elkartea
  • Zadorra Bizirik
  • Zumaiako Natur Taldea 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago