Arabarrei jai "gozo eta alaiak" opa dizkiete pastelgileek

Erredakzioa 2023ko api. 19a, 14:00

Ramiro Gonzalez diputatu nagusia Luis Lopez de Sosoagarekin. / Argazkia: AFA

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren ohorezko jaien atarian, Arabako pastelgile eta konfitero artisauek Probintziako Jauregia bisitatu dute foru gobernuari San Prudentzioko tarta emateko.

Tradizioari eutsiz, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak harrera egin dio Luis Lopez de Sosoaga Arabako Pastelgile eta Konfitero Artisauen elkarteko presidenteari. Bertan, pastelgileen segizioa baten buru Lopez de Sosoagak San Prudentzioko tarta goxoa eman dio Gonzalezi.

"Festak pozteko eta elkartzeko arrazoi dira, eta guretzat, bereziki, tradizioa berreskuratzeko. Harrera hau tradizioaren eta errituaren parte da, gozoa eta alaia", adierazi du Gonzalezek. "Sektoreak pairatu dituen urte korapilatsuen ondoren, zailtasunak gainditzea espero dut, eta aparteko etorkizun bat espero dut. Izan ere, lurralde honetan konfiteria eta pastelgintzako tradizio handia dago, eta bizitza gozotzea atsegin dugu".

Horrela, Arabako jaietarako aurtengo lehen mugarria jarrita, apirilaren 23an, igandean, hasiko dira San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko ospakizunak:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago