Gabonen atarian, Covid-19aren pandemiaren egoera okerrera doa: EAEko intzidentzia tasa metatua 937 kasukoa da jada, eta Arabako egoera are okerragoa da. Gure lurraldean 1.756 positibo atzeman dira azken zazpi egunetan —abenduaren 6tik 12ra—, horietako 217 azken 24 orduetan, eta intzidentzia tasa metatua 978 kasuetara ailegatu da.
Soilik zazpi udalerri arabar daude eremu gorritik aske: Añana, Mañueta, Eltziego, Elvillar, Lagran, Lantziego eta Navaridas. Lurraldeko beste 44 udalerrietan intzidentzia tasa 150etik gorakoa da, eta 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan honakoa da egoera:
- Agurain (2.465,91)
- Amurrio (929,33)
- Laudio (681,16)
- Gasteiz (973,05)
Bestalde, 5.000 biztanle baino gutxiago duten hamabost udalerritan, intzidentzia 1.000 kasuetatik gorakoa da:
- Aramaio (2.027,03)
- Armiñon (2.690,58)
- Arratzua-Ubarrundia (1.062,80)
- Artziniega (1.674,52)
- Asparrena (4.393,56)
- Ekora (1.123,60)
- Erriberabeitia (2.186,13)
- Kanpezu (1.319,51)
- Lapuebla de Labarca (1.251,42)
- Legutio (1.364,63)
- Okondo (1.643,39)
- Urizaharra (1.041,67)
- Samaniego (1.244,81)
- Donemiliaga (3.305,79)
- Zalduondo (3.553,30)
Ospitaleak, txertaketa eta Covid ziurtagiria
Ospitaleen egoerari dagokionez, azken 24 orduetan 20 ospitaleratze berri izan dira. Une honetan, 338 paziente daude Osakidetzan ospitaleratuta Covid-19aren ondorioz; horietatik 91 ZIUetan daude.
Pandemia osoko daturik txarrenekin batera, hiru elementuk markatzen dute gaur egungo egoera: ospitaleen egoera txarra da eta Osakidetzak lehen mailako arretako kontsultak atzeratu ditu; hala ere, txertaketa aurreko olatuetan baino aurreratuagoa dago, asteazken honetan ekingo baitiote 12 urtetik beherako haurren txertaketari; azkenik, Covid ziurtagiria nahitaezkoa da zenbait eremutan, eta horrek kutsatzeen hedatzea oztopatu dezake.
Osasun Sailak indarrean dagoen araudiari buruzko ohiko galdera eta erantzunen gida plazaratu du: