Azken bi egunetan, elurrak eta prezipitazioek arazo ugari sortu dituzte lurralde osoan. Zadorra ibaiak gainezka egin ostean, Uribarri Ganboako urtegia bere edukieraren %94,43an dago jada —zazpi uhateetatik hiru daude irekita—, eta URA Uraren Euskal Agentziak ohartarazi du urtegiaren hustea "egun dezente" luzatuko dela oraindik.
Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak uholdeei aurre egiteko plana aktibatu dute, eta krisi mahaia eratu dute ostiral goizean, egoeraren jarraipena egiteko eta beharrezko neurriak hartzeko. Hala ere, Segurtasun Sailak 11:45ak aldera jakinarazi du prezipitazio handiengatik eta haizeagatik ezarritako abisu horiak amaitu direla.
Une honetan (ostiraleko 11:00etan), Arabako hogei errepide baino gehiago daude itxita, uholdeen ondorioz:
- A-1 autobiderako sarbidea N-622 errepidetik (Gasteizko sarrera eta irteera). Forondako atetik zirkulazioa Gamarrarantz desbideratzen ari dira.
- A-3012 (Ozaeta - Barrundia)
- A-3020 (Araia - Asparrena)
- A-3022 (Gebara eta Heredia artean - Barrundia)
- A-3302 (Astegieta, Estarroa, Tresponde eta Billoda)
- A-3310 (Mimbredo - Erriberagoitia)
- A-3312 (Ribabellosa - Erriberabeitia)
- A-3322 (Tuyo —Erriberagoitia— eta Argantzon —Trebiñu— artean)
- A-3602 (Lopidana - Gasteiz)
- A-4004 (Audikana - Barrundia)
- A-4005 (Dallo - Barrundia)
- A-4007 (Mezkia - Donemiliaga)
- A-4010 (Amarita - Gasteiz)
- A-4013 (Gebara - Barrundia)
- A-4301 (Ihurre - Gasteiz)
- A-4314 (Billoda - Iruña Oka)
- A-4302 (Margarita - Gasteiz)
- A-4356 (Andagoia - Kuartango)
- A-4358 (Iruña-Veleiara sarbidea)
- A-4359 (Tresponde - Iruña Oka)
- A-627 (Landa - Arratzua-Ubarrundia), Gipuzkoan jazotako luiziagatik
Garraio publikoaren sareari dagokionez, Tuvisak ez du zerbitzurik L5 lineako Aztegietako geltokian, ezta L3 eta L9 lineetako Gamarrako plazako geltokian ere, urpean daudelako. Gainerako ibilbidea normaltasunez egiten ari da, baina goizean zehar 14. lineari ere eragin dio, Landaberden eta Forondako atean.
Egoera horren aurrean, ibilgailuak urpean geratzeko arriskua duten eremuetatik kentzea eta ibaiertzetatik urruntzea gomendatu dute agintariek. Bidaiatu behar izanez gero, aldez aurretik eguraldiaren berri izatea gomendatu dute, ahal dela errepide nagusietatik eta autobideetatik zirkulatzea, eta inoiz ez saiatzea urak hartutako eremuak zeharkatzen.
Intzidentziak eta irudiak
Horrez gain, Zadorra ibaiaren inguruan kalte ugari eragin dituzte uholdeek; gertakari askok Arabako zein Gasteizko suhiltzaileen esku-hartzea behar izan dute. Azken orduetako intzidentzia eta irudi garrantzitsuenak bildu ditugu ALEAn, besteak beste:
- Suhiltzaileek familia bat erreskatatu dute Estarroan, uholdeek autoa eraman ostean.
- Billodan, uholdeak eramandako auto batean zihoazen bi gazte erreskatatu dituzte.
- Aguraingo atarietan, hondar-zakuekin saiatu dira ur-goraldiari eusten.
- Aztegietan, zenbait pertsona —gutxienez hamahiru— beraien etxeetatik atera behar izan dituzte, uholdeak direla eta; Udalaren baliabideetan ostatu eman diete.
- Abetxukuko bizilagun batzuek beren etxebizitzak utzi dituzte, herria isolatuta dagoelako.
- Gamarrako parkea itxita Zadorraren ur-goraldia dela eta.
- Uholdeak Forondako aireportuko terminalera iritsi dira; suhiltzaileek instalazioak garbitu dituzte, ura xurgatzeko bonbekin eta gomazko eskuilekin. AENAk baieztatu du oraingoz aireportua martxan dagoela.
- Arabako Mendialdean, Igoroin eta Ega ibaiek ere gainezka egin dute, elurraren desizotzearen eta azken orduetako prezipitazioen ondorioz. Une honetan, Arraia-Maeztuko igerilekuen instalazioak urpean daude, uholdeak direla eta.
Rescate de una familia asida a un árbol cuando la riada les llevaba el coche. Estarrona. pic.twitter.com/MnUv7YzOpX
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) December 9, 2021
24h calados hasta los huesos, cargando sacos de arena, achicando… pero ver a la bombera Andrea sacar aupas a la niña que se agarraba valiente a un árbol para no ser arrastrada por la riada, lo vale todo. #bombera #uholde #inundacion pic.twitter.com/saRuMTWSMC
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) December 10, 2021
19:45h, inmediaciones Asteguieta@BomberosEuskadi @BomberosAraba y patrulla @ertzaintzaEJGV rescatan a tres ocupantes de vehículo, uno de ellas una niña pequeña, caído a zona inundada
— Gorka 5.81 (@gorka581) December 9, 2021
Abrigados y evacuados por patrulla tras extracción por bomberos @VOSTeuskadi@112_SOSDeiak pic.twitter.com/afxOWv8FVv
Villodas. Rescatamos 2 jóvenes arrastrados por el agua en su coche todoterreno al tratar de cruzar la riada. pic.twitter.com/cAZeko5P5R
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) December 9, 2021
Agurain. Intentamos contener con sacos de arena la crecida que invade bajos y portales. pic.twitter.com/hrCisbrizG
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) December 9, 2021
Naturaren indarra @urbixxx @Arabamet Agurain river pic.twitter.com/MNQorD9yiM
— tikismikis (@burutisasi) December 9, 2021
Víllodas / Billoda pic.twitter.com/gVMRthfQg6
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) December 9, 2021
Bart gauean zenbait pertsona beraien etxeetatik atera behar izan ditugu uholdeak direla eta.
— Bomber@s Gasteiz (@Bomberos_VG) December 10, 2021
Esta noche hemos tenido que realojar varias personas debido a las inundaciones.#Uholdea pic.twitter.com/lq5InVVkHu
☔️La crecida del Zadorra obliga a cerrar el parque de Gamarra https://t.co/ic0YWUaCJa pic.twitter.com/P10Xbzc7ih
— Vitoria-Gasteiz! (@vitoriagasteiz) December 10, 2021
☔️Gamarrako parkea itxita Zadorraren ur-goraldia dela eta https://t.co/wQE2yfW35r pic.twitter.com/ERMejn9Ai8
— Vitoria-Gasteiz! (@vitoriagasteiz) December 10, 2021
Entorno del aeropuerto de #Vitoria #Foronda inundado. La senda de planeo del ILS rwy 04 inoperativo por la meteo. pic.twitter.com/Q2Qh6Ia2aQ
— ????Controladores Aéreos ???????? (@controladores) December 10, 2021
— Anartz Gorrotxategi (@AnartzG) December 10, 2021
???? Caudales de los ríos a rebosar en #Mendialdea
— ACOA-AKE (@AcoaAke) December 10, 2021
♒️ Río Ega a su paso por Fresnedo en el #concejo de #SantaCruzCampezo @ACampezo #Cuadrilla de @MontanAlavesa pic.twitter.com/Zj3X9kgAxv
⚠️Adi! Ur-mailaren igoerak Gasteiztik Bilborako errepidea (N-622) oztopatzen du. pic.twitter.com/qtCZlFIFO4
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) December 10, 2021
Biztanleak laguntzen jarraitzen dugu.
— Bomber@s Gasteiz (@Bomberos_VG) December 10, 2021
Continuamos ayudando a ciudadanos a salir de sus viviendas inundadas.#Uholdea pic.twitter.com/EribEn8eAJ
???? #Zadorra ibaiaren ibilguaren irudiak, Aeronautika Atalak grabatuak, @112_SOSDeiak-i beste modu batera egitea ezinezkoa den eremuetara iristen laguntzen diotenak
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) December 10, 2021
???? Lehenik eta behin, orrazkera zorrotza eginez, inor arriskuan ez dagoela egiaztatuz, ondoren egoera ebaluatzeko pic.twitter.com/mTlXMGrrdU