Araban barrena

Lautadak Mendialdeari begira

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko abu. 21a, 06:00
Opakuako mendateak lotzen ditu Mendialdea eta Lautada. / E.U

Lautadako udalerri ia guztiak zeharkatu eta gero, sartuko gara Arabako leku bitxienetara, Opakuako mendatea zeharkatuta; Haranan aurkituko ditugu balore ekologiko handiko paisaiak eta herri ederrak.

Barrundia, Donemiliaga, Zalduondo eta Agurain udalerrietako lurrak zeharkatuko ditugu bidai honetan, Arabako Lautada aldean, eta Mendialdeko leku bitxienera abiatuko gara: Harana eskualdeko Kontrasta herrira. Eskualdeko ekialdeko muturrean, Nafarroarekin bat eginez, haran eder eta ikusgarri bat aurkituko dugu. Lur hauetan pagadien eta erkameztien kolore berdeek mendikateetako haitzen zuriarekin bat egiten dute, haraneko behealdeko laboreen gainontzeko koloreen laguntzarekin.

Marieta-Larrintzar eta Galarreta kontzejuak lotzen dituen errepidean ohikoa da txirrindulari asko aurkitzea, beraz, kotxez abaituz gero, kontu handiz ibili eta lasaitasunez gidatu, bidean topatuko ditugun herrien txikiez gozatuz: Hermua, Larrea, Axpuru, Gordoa, Arriola... Horietan guztietan aurkituko dugu zer ikusi eta zer egin. Gainera, tokiko Idiazabal gazta eta bestelako gutizia gastronomikoak probatzeko ere baliatu dezakegu bidaia.

Lautadako Kuadrillako herri populatuenera iritsi eta gero, Opakuan gora egingo dugu, eta Harana udalerrian sartuko gara. Udalerriak bere baitan biltzen dituen ekologia eta paisaia aberastasuna begien bistakoa dira errepidean aurrera egin ahala. Kontrastatik aukera dago hainbat txango egiteko: Sakan arteko bidea, Santa Teodosiako ermitara bidea... edo errepidetik jarraitu eta Uribarri-Arana, Alda eta Done Bikendi Haranera hurbildu.

 

MARIETA-LARRINTZAR

Kuadrilla: Lautada
Udalerria: Barrundia
Biztanleak: 84

+ INFO

 Distantzia: 16 kilometro

Denbora kotxez: 20 minutu

GALARRETA

Kuadrilla: Lautada
Udalerria: Donemiliaga
Biztanleak: 38

+ INFO

 Distantzia: 25 kilometro

Denbora kotxez: 30 minutu

KONTRASTA

Kuadrilla: Mendialdea
Udalerria: Harana
Biztanleak: 59

+ INFO

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide