Karkamu eta Añes lotzen dituen gure ibilbide luzearen lehenengo etapan Araba mendebaldearen eta Burgos iparraldearen arteko muga ezagutzeko aukera izango dugu, eta muga horretan aurkituko ditugu herri ezkutu ugari, eta larre, mendi zein ur-jauzi zoragarri asko.
Ohikoena eta logikoena Aiaraldera joan nahi izanez gero, Karkamutik Bilboko errepidea hartu eta Urduñako mendatea igotzea litzateke, hogei bat minutuan Tertangara helduko baikara.
Oraingo honetan, ordea, Karkamutik Gaubeako hiriburura abiatuko gara, Uribarri Gaubeara, Angostoko haitzartea zeharkatuz, eta Karanka, Villanañe, Gurendes, Corro eta Tobillas herriak igarota. Horietan guztietan ondare arkeologiko eta artistiko aberatsa gorde da, eta Euskal Herriko eremutarren haitzulo artifi zialak ere bisitatzeko aukera dago.
Arabako Boveda herria atzean utzi ondoren, Burgosko Losa haranean sartuko gara, Anguloko mendatera bidean. Hantxe topatuko ditugu San Pantaleon de Losa –Gurutzaden garaian bertan kokatzen zuten Graal Santua–, Rio de Losa, Villaluenga, Cozuela… Herri txikiak deskubritu nahi izanez gero, pagotxa da ingurune hori.
Gainera, Anguloko mendatea abiapuntu ona da mendizaleentzat. Mendatea jaitsi eta Añesen izango gara; bertatik Artziniegara iristeko Aiaraldeko herririk ezezagunenak bisitatzeko aukera dugu.
KARKAMUKuadrilla: AñanaUdalerria: Gaubea Biztanleak: 29 |
Distantzia: 40 kilometro
Denbora kotxez: 40 minutu
AÑESKuadrilla: AiaraldeaUdalerria: Aiara Biztanleak: 19 |
Distantzia: 12,5 kilometro
Denbora kotxez: 20 minutu
ARTZINIEGAKuadrilla: AiaraldeaUdalerria: Artziniega Biztanleak: 1.803 |
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!