LELOBILA lehiaketako esaldi irabazleak

Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 09:59

Atzo amaitu zen #lelobila lehiaketan bozkatzeko aukera. Hauek dira  Gasteizko jaietan GEU txosnan erabiliko diren leloak:

 

 

 

1- Tumatxa da zurekin euskaraz egitea

2- Gasteizko jaietan, guatxap ez, geutxap bai

3- Zapia lepoan, euskara ahoan

4- Zeledon, euskarak leiho on!

5- Jaia eta aldarria: Gasteiz irekia

 

Bost esaldi hauek abuztuaren 2an GEU txosnan antolatu den KUSTUMATXA kustumizazio tailerrean kamisetan, txapak, poltsak eta abar atontzeko baliatuko dira.

Bozkatuen izan den esaldia, GEU txosnaren jaietako leloa izango da (pankarta batean jarriko da GEUtxosnan) eta Hala Bedi tabernan 2 lagunentzako afaria izango du saritzat! ZORIONAK!

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago