Euskal Herriko beste herri askotan bezala, Laudion EH Bilduk eman du ezustekoa, eta galdutako gotorlekua berreskuratu du. Ander Añibarrok nekez errepikatu ahalko du alkatetza, eta Ainize Gastakaren esku egongo da udal gobernua osatzeko ardura, ziurrenik hiru zinegotzi dituen Omnia taldearekin akordioa bilatuz.
Amurrion sozialistak dira zinegotzi bat irabazi duten bakarrak, gainerako alderdiak bere horretan geratu direlako. Herri honetan ikusteko zegoen 2020an Txerra Molinuevo (EAJ) Josune Irabien aurreko alkatearen partetik jasotako makila hauteskundeetan berresteko moduan egongo zen. Zortzi zinegotzirekin, hori egiteko moduan egongo dela dirudi, paktuak beharko dituen arren.
Artziniegan EH Bilduk zinegotzi bat gehitu du, eta sei zinegotzirekin ez du arazorik izango gobernua osatzeko. Aiaran EAJk nagusitasunari eutsi dio, baina bi zinegotzi galdu ditu, Aiara Batuz-en mesedean. Okondon Jon Escuza (EAJ) alkateak alderdi jeltzaleari albiste pozgarri bakarrenetakoa eman dio hauteskunde gauean, aurreko emaitzak hobetu dituelako: zinegotzi bat irabazi du, EH Bilduk bat galdu eta zinegotzi bakarra mantenduko duen bitartean. Herrian indarrez sartu da Okondo Aurrera, hiru eserlekurekin.
GRAFIKOAK
AIARALDEA
Aiara
Amurrio
Artziniega
Laudio
Okondo
|
|