Goza ezazu proba ezberdinez osatutako gymkana (gladiadore borroka, Wipe out, Argi borroka, Push wall…); laser-tag probatzeko ere aukera egongo da eta amaitzeko, hamaiketako goxoaz gozatu ahal izango dugu indarberritzeko. Informazio gehiago
Aero yoga ohiko yogaren aldaera bat da, sabaitik zintzilik dagoen oihalezko zabu baten gainean egiten dena, eta mugimendu akrobatiko kontrolatuak bere hartzen ditu. Oihalek postura bakoitza eroso sakontzeko aukera emango digute. Izen-emateak martxoaren 14tik aurrera hemen.
Tailer honetan parkourraren oinarriak lantzeaz gain, ibilbide ezberdinak probatzeko aukera izango duzu. Lantegiaren intentsitate maila lasaia izango da eta aproposa da bai hastapenerako baita teknikak menperatzen dituzten horiek inpaktu baxuko tailer batean aritzeko. Izen-emateak apirilaren 11tik aurrera hemen.