Korrikaren giroa berotzeko Añanako Kuadrillako herrietan hainbat jarduera antolatu dira martxoaren 14tik 27ra bitartean. Martxoaren 27an sartuko da Korrika eskualdean, eta Langraiz Okan Ongi etorri Korrika jaia antolatu dute.
'Hitzak dantzan' ipuin saioa, Josune Garcia de Bikuñaren eskutik. Abesti tradizionalak eta musika tartekatuta. 7-12 urte. Informazio gehiago
'Gora kopak!' haurrentzako ikuskizuna, Itxaso Kintanarekin. Musika, antzerki eta dantza batzen dituen ikuskizuna. Korrikaren programaren barruan. Informazio gehiago
Dokumental hau ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes.
Korrika Gasteiztik igaroko dela baliatuz, Korrikaurre eta Korrikoste festak egingo dira. Lehena, DJ Malandro eta DJ Eromenarekin, Izaskun Arrue Kulturgunean. Bigarrena, gauerditik aurrera, Jimmy Jazz aretoan, Vulpinax, DJ Urba, Wary eta Papatraumarekin.