Lehenengo aldiz Mendialdean izango da KANTARI ikuskizuna. Gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik. Ikuskizunean Mendialdeko eta Trebiñuko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Ikuskizuna urriaren 24an izango da, Kanpezuko kultur-etxean. Parte hartu nahi duten haurrek taldea osatu behar dute eta izena eman irailaren 27ra arte. Informazio gehiago