Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.
Haurrak. 7-12 urte. Informazio gehiago eta izen emateak: https://www.vitoria-gasteiz.org/
Aldaketa demolinguistiko handia gertatu da Euskal Herrian azken hamarkadetan, baina euskara minorizazio larrian dago oraindik. Zer dator hurrengo hamarkadetan?
Familian euskaraz programaren barruan. Bost urtetik gorako haurrentzat gomendagarria.
Literatura-idazketaren hastapenak ikastaroaren bidez, literatura-idazketaren lehen urratsak landuko dira. Irailetik abendurako asteazkenetan Izaskun Arrue Kulturgunean garatuko den tailer itxi honetan 12 parte-hartzaileren talde intimo eta itxia osatuko da. Adinak ez du mugarik! Egunak: Irailaren 25ean; urriaren 2, 9, 16 eta 23an; azaroaren 6, 13, 20 eta 28an; abenduaren 11 eta 18an.