Txepetxa elkarteak antolatuta.
HARTZAILEAK: 10 eta 13 urte bitarteko neskak. Beste neska batzuekin elkartuko gara, eta neska izateagatik ezberdin tratatzen gaituztenean nola sentitzen garen adieraziko dugu. Sentimendu horiez arituko gara, eta geure burua babesteko, zaintzeko eta maitatzeko nola defenda gaitezkeen pentsatuko dugu. Ahalduntzea eta autoestimua landuko ditugu, gure gorputzei buruz hausnartuko dugu, eta autodefentsa feministako teknikak ikasiko ditugu, praktikan jartzeko.
Hasteko, Mariturriko aztarnategia ezagutuko dugu. Bisitaren bigarren zatia Iruña-Veleiako aztarnategian egingo da. Ezinbestekoa da erreserba egitea. Izena emateko epea: Jarduera hasi baino 48 ordu lehenago. Erreserbak: 945 101070/reservas@kalearte.com. Lekualdaketak: Ez da autobusik egongo puntu batetik bestera joateko. Pertsona bakoitzak bere kabuz egingo du. Gomendioak: Joan zaitez arropa erosoarekin eta kirol oinetakoekin. Ura eramatea gomendatzen da.
Aztarnategiko historiaren kontaketa bat egiteaz gain, bertan topatu eta auzitan jarri diren grafitoetaz arituko gara, baita Arabako Foru Aldundia hondeamakina erabiliz egiten ari den triskantza arkeologikotaz ere. Iruña- Veleia Martxa-ek antolatuta. Antolaketa eta erreserbak: Iruña-Veleia Martxan, Josetxo Mendia 696296767.
Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etan.
Haurrentzako zinema. Sinopsia: Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta.
Ane Gebara ipuin kontalaria. Egitaraua osorik: Aguraingo Udala.
Atrikipunk taldearen erromeria, Aguraingo jaietan. Egitaraua osorik: Aguraingo Udala.