HARTZAILEAK: 10 eta 13 urte bitarteko neskak. Beste neska batzuekin elkartuko gara, eta neska izateagatik ezberdin tratatzen gaituztenean nola sentitzen garen adieraziko dugu. Sentimendu horiez arituko gara, eta geure burua babesteko, zaintzeko eta maitatzeko nola defenda gaitezkeen pentsatuko dugu. Ahalduntzea eta autoestimua landuko ditugu, gure gorputzei buruz hausnartuko dugu, eta autodefentsa feministako teknikak ikasiko ditugu, praktikan jartzeko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.