Haurrentzat. Sinopsia: Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera ateratzen dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa!
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz. Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin. Goroldiorik ez bizirik dagoen eta tokian tokiko emakumeen historia eta istorioekin osatzen den ibilbide dramatiko bat da. Kultura, historia eta natura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Aiaraldeko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.