2024/09/15 18:00 - 19:00

BISITA GIDATUA

[ARTE HARTZE ZIKLOA] 'Goroldiorik ez', Piszifaktoria ideien laborategia

[ARTE HARTZE ZIKLOA] 'Goroldiorik ez', Piszifaktoria ideien laborategia
Artziniega, Aiaraldea Artziniega

Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.  Sormena biluztuz. Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin. 

Goroldiorik ez bizirik dagoen eta tokian tokiko emakumeen historia eta istorioekin osatzen den ibilbide dramatiko bat da.

Kultura, historia eta natura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Aiaraldeko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago