Ardo dastaketa saioa antolatu dute, euskaraz, Candido Besa upategiaren eskutik. Hilaren 15era arte eman daiteke izena Iruraiz-Gaunako Udalaren 945-300991 telefonoan.
Ekainaren 24tik uztailaren 24ra Faktoriak lau sormen prozesu babestuko ditu, guztira 6 sortzaile oholtzan lanean. Aste bakoitzean arte diziplina ezberdinetako prozesuak gertatuko dira Faktorian eta asteazkenero horiek ezagutzeko aukera izango dugu. Amaia Molinet izango da honetan.