Hekthor Folk buru duen proiektu hau perkusio tradizionalean, elektronikan eta euskal musikan oinarritutako talde berri bat da, erritmo, melodia dibertigarri eta komunitate eta dibertsio sentipenez beteriko zuzenekoak eskaintzen dituena.
Tailer sortzaile honetan, trapiloa erabiliz elementuren baten sorreran aplika daitezkeen oinarrizko elementuak eta oinarrizko formak ikastea proposatzen da. Informazio gehiago
Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe. Igo dorrera eta gozatu hiriaren ikuspegi panoramiko paregabea talaia horretatik. Informazio gehiago
Amorante bere sorkuntza-laborategian. Familientzako kontzertua, non musikari honen instrumentuen soinuez zein abestien letrez gozatuko dugu. Informazio gehiago
Ikuskizuna // Eskulanak // Askaria Kirikiño taldeak kudeatuta. Informazio gehiago
Gaur egungo bi gazte dira antzezlanean protagonistak. Antzerkian aritzera etorri dira, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa zahar bat aurkituko dute antzokian. Hartzaileak: 7 urtetik gorakoak. Izena-emateko esteka: https://labur.eus/0paQG
Musika-proiektu honen ardatza Euskal Herriko folklore-musikaren antzinako erritmoak, doinuak eta bertsoak dira, kantutegien zein ahozko transmisioaren bidez gaur egunera arte iritsi direnak. Informazio gehiago
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Informazio gehiago
17:30ean, zirku tailerra, Bapatean taldearen eskutik. 19:00etan, Ortzi Acostaren akrobazia ikuskizuna.
'Pause' emanaldia aurkeztuko du Xabier Zeberiok, Lautadako Orkestrarekin batera. Informazio gehiago