Asteazkena, abenduak 27

11:00

'Besarkada hitzak', haurrentzako jarduerak

Udal liburutegia, Añana Gaubea

Haurrak, 4 urtetik 6 urte arte.

'Besarkada hitzak', haurrentzako jarduerak Udal liburutegia

Haurrak, 4 urtetik 6 urte arte.

12:00

'Eneko eta Ixabel bertako elikagaien bila'

Kultur Etxea, Gorbeialdea Legutio | ANTZERKIA

Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu. Adina: 4 urtetik gora.

'Eneko eta Ixabel bertako elikagaien bila' Kultur Etxea

Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu. Adina: 4 urtetik gora.

17:30

Ipuinkontaketa. Ane Gebara

Izarrako liburutegia, Gorbeialdea Urkabustaiz

Ipuinkontaketa. Ane Gebara Izarrako liburutegia

17:30

'Buztin zurizko gabonetako apaingarriak'

Arriaga gizarte etxea (ludoteka), Gasteiz | LANTEGIA

Buztin zuriaren tailerra. Eskulanak gustatzen zaizkizu? Hala bada, ezin duzu eskulan hau galdu. Buztin zuria erabiliko da gabonetako zuhaitza apaintzeko erabiliko diren iruditxoak egiteko. Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute.

'Buztin zurizko gabonetako apaingarriak' Arriaga gizarte etxea (ludoteka)

Buztin zuriaren tailerra. Eskulanak gustatzen zaizkizu? Hala bada, ezin duzu eskulan hau galdu. Buztin zuria erabiliko da gabonetako zuhaitza apaintzeko erabiliko diren iruditxoak egiteko. Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute.

18:00

'Ganbarako ipuinak', Odei Arregirekin

Gabonetako Haur Parkea (Europa Biltzar Jauregia), Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Ganbarak sekretu eta ipuinez beteta daude, eta kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu. Izan ere, ipuinek munduak gordetzen dituzte barruan. Eta badute ahalmen berezi bat, gure barnean gorderik dugun sentipen, oroitzapen, edo emozio bat pizteko, eta horrela, gure mugaz gaindiko munduak irekitzen dituzte. Emanaldi hau abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarte ospatuko den Gabonetako Haur Parkearen jarduera-egitarauaren parte da.

'Ganbarako ipuinak', Odei Arregirekin Gabonetako Haur Parkea (Europa Biltzar Jauregia)

Ganbarak sekretu eta ipuinez beteta daude, eta kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu.

Izan ere, ipuinek munduak gordetzen dituzte barruan. Eta badute ahalmen berezi bat, gure barnean gorderik dugun sentipen, oroitzapen, edo emozio bat pizteko, eta horrela, gure mugaz gaindiko munduak irekitzen dituzte. Emanaldi hau abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarte ospatuko den Gabonetako Haur Parkearen jarduera-egitarauaren parte da.

18:00

'Txuri beltza da ta'

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Xabier Lizaso pianojolearekin haurrentzako musika ikuskizuna. Txuria edo beltza? Nola ikusten duzu bizitza? Zer da hobeago? Txuria? Beltza? Edo bietatik egin behar duzula sentitzen duzu? Txuri-beltza? Saio dibertigarria bezain sakona eta garai berrietarako diseinatua. Musika, jolasa eta haurrak. Haurrak, jolasa eta musika. Batetik bestera etengabe. 6-9 urte.

'Txuri beltza da ta' Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Xabier Lizaso pianojolearekin haurrentzako musika ikuskizuna. Txuria edo beltza? Nola ikusten duzu bizitza? Zer da hobeago? Txuria? Beltza? Edo bietatik egin behar duzula sentitzen duzu? Txuri-beltza? Saio dibertigarria bezain sakona eta garai berrietarako diseinatua. Musika, jolasa eta haurrak. Haurrak, jolasa eta musika. Batetik bestera etengabe. 6-9 urte.

19:30

[AITZINA FOLK] 'Munduari begiratzeko'

Principal antzokia, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Munduari begiratzeko Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen artea biltzen duen ikuskizun multimedia da. Izenburua dator Munduari begiratzeko kantatik eta bidaia tematiko, musikal eta piktoriko bat da, koloretako mihise bizi bat. Euskal Herriko portuetatik hasi eta munduko beste kaietara doana, eta mintzo da bizitzaz, aita arrantzalea faltan botatzen duen haur lotsatiaz, gerra galdu zuen emakumeaz, soinekoak etxean josten zituen transaz, hildako adiskide minaz, pertsonaren inperfekzio zoragarriez, erbesteaz, bakardadeaz, amets zoroez, maitasunaz eta adiskidetasunaz. Bi hamarkada igaro dira artista hauek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua argitaratzeko elkartu zirenetik, eta ordutik Estatu Batuak, Irlanda, Alemania edo Mendebaldeko Sahara aldean ibili da boskotea.

[AITZINA FOLK] 'Munduari begiratzeko' Principal antzokia

Munduari begiratzeko Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen artea biltzen duen ikuskizun multimedia da. Izenburua dator Munduari begiratzeko kantatik eta bidaia tematiko, musikal eta piktoriko bat da, koloretako mihise bizi bat.

Euskal Herriko portuetatik hasi eta munduko beste kaietara doana, eta mintzo da bizitzaz, aita arrantzalea faltan botatzen duen haur lotsatiaz, gerra galdu zuen emakumeaz, soinekoak etxean josten zituen transaz, hildako adiskide minaz, pertsonaren inperfekzio zoragarriez, erbesteaz, bakardadeaz, amets zoroez, maitasunaz eta adiskidetasunaz.

Bi hamarkada igaro dira artista hauek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua argitaratzeko elkartu zirenetik, eta ordutik Estatu Batuak, Irlanda, Alemania edo Mendebaldeko Sahara aldean ibili da boskotea.

09:30
13:30

Dantza plazan

Ihuda Ibaia zentroa, Trebiñu Trebiñu | IKASTAROA

Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es  

Dantza plazan Ihuda Ibaia zentroa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»