2023/12/27 19:30 - 20:30

IKUSKIZUNA

[AITZINA FOLK] 'Munduari begiratzeko'

[AITZINA FOLK] 'Munduari begiratzeko'
Principal antzokia, Gasteiz

Munduari begiratzeko Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen artea biltzen duen ikuskizun multimedia da. Izenburua dator Munduari begiratzeko kantatik eta bidaia tematiko, musikal eta piktoriko bat da, koloretako mihise bizi bat.

Euskal Herriko portuetatik hasi eta munduko beste kaietara doana, eta mintzo da bizitzaz, aita arrantzalea faltan botatzen duen haur lotsatiaz, gerra galdu zuen emakumeaz, soinekoak etxean josten zituen transaz, hildako adiskide minaz, pertsonaren inperfekzio zoragarriez, erbesteaz, bakardadeaz, amets zoroez, maitasunaz eta adiskidetasunaz.

Bi hamarkada igaro dira artista hauek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua argitaratzeko elkartu zirenetik, eta ordutik Estatu Batuak, Irlanda, Alemania edo Mendebaldeko Sahara aldean ibili da boskotea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago