Katixa Agirreren 'Berriz zentauro' iburuaren aurkezpena eta irakurraldia.
Hasteko IPUINAK entzungo ditugu, ipuin formatuan. Jarraian ASKARI GOZOA banatuko da eta, amaitzeko, ESKULAN saio paregabea, NEGUKO POSTALAK egiteko, kontuan izanda zein garaitan gauden. NORENTZAT: 5 urte edo gehiagoko umeentzat. PREZIOA: doakoa. PROGRAMA: umeen artean euskararen erabilera sustatzeko SORGIN ZAPATUAK izeneko programan txertatutako saioa. Saio hau KIRIKINO taldeak kudeatuko du.
Potx magoaren magia ikuskizun komikoa. Oso ikuskizun parte-hartzailea da. Haurrentzat zein helduentzat. Magia zuria ikusi ahal izango da bat-batekotasunari garrantzia emanez.
4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta matrikula 3 eurokoa da.
Ikuskizun honek dantzaren bidezko gorputzen mugimendua, zuzeneko musika eta teknologia berriek eskaintzen duten aukera bisualak eta honen interakzioa ditu oinarri. Ikuskizuna momentuko konposizio eta inprobisazioaren bitartez garatzen da, publikoak proposatutako gai batzuk abiapuntu hartuta. Saio bakoitza aparteko eta errepikaezina da. Izen-emateak azaroaren 17tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Lehiaketa hau bi zatitan banatuta dago: lehenengoan Koreografia lehiaketa egiten da eta bigarrenean Arabako Dantzarien Biltzarreko dantza talde ezberdinek dantza solteko erakustaldia egiten dute. Fandango eta Arin Arineko koreografien lehiaketa XII. edizioko irabazleak izan nahi duten 4 taldek osatuko dute, eta honako dantza taldeak izango dira: Moisés Azpiazu D.T (Bergara), Jalgi D.T (Zarautz), Zubitxo Euskal Dantza Elkartea (Lezo) eta Haize Dulantzi D.T. (Dulantzi). Koreografiak baloratu ahal izateko, dantzaren munduan ospe handia duten 3 lagunek egingo dituzte epaimahaikide lanak: Estibaliz Asurmendi, Lorena Diez de Guereñu eta Josu Sanchez. Erakustaldian Eguzkilore D.T.k, Jare D.T.k, Orbela Alai D.T.k eta Adurtza D.T.k parte hartuko dute. Talde guztiak Gasteizen finkatuta daude.
Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.
Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es