Lehiaketa hau bi zatitan banatuta dago: lehenengoan Koreografia lehiaketa egiten da eta bigarrenean Arabako Dantzarien Biltzarreko dantza talde ezberdinek dantza solteko erakustaldia egiten dute. Fandango eta Arin Arineko koreografien lehiaketa XII. edizioko irabazleak izan nahi duten 4 taldek osatuko dute, eta honako dantza taldeak izango dira: Moisés Azpiazu D.T (Bergara), Jalgi D.T (Zarautz), Zubitxo Euskal Dantza Elkartea (Lezo) eta Haize Dulantzi D.T. (Dulantzi). Koreografiak baloratu ahal izateko, dantzaren munduan ospe handia duten 3 lagunek egingo dituzte epaimahaikide lanak: Estibaliz Asurmendi, Lorena Diez de Guereñu eta Josu Sanchez.
Erakustaldian Eguzkilore D.T.k, Jare D.T.k, Orbela Alai D.T.k eta Adurtza D.T.k parte hartuko dute. Talde guztiak Gasteizen finkatuta daude.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.