Zer da ekofeminismoa? Zein ekofeminismo praktika ditugu jada gurean? Zerk sortzen digu zalantza ekofeminismoetatik? Zein aukera irekitzen dizkigute? Nolako ekofeminismoa nahiko genuke Euskal Herri feminista eta iraunkor baterako? Galdera horien bueltan elkartu nahi dugu; denon artean nahi d(it)ugun ekofeminismoa(k) pentsatu, asmatu, gorpuztu eta konpos(t)atu dezagun/ditzagun. Jardunaldiaren antolatzaile eta dinamizatzaileak: Mirene Begiristain eta Marta Barba. Laguntzaile: SUmendi Espazioa. Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 26a. : https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/1904-ekofeminismoak-konpostatzen-euskal-herrian/izen-ematea
Gasteizko gazte batzuk uda honetarako irakurketa ziklo bat antolatu dute, eta proposamena hilabetean behin elkartzea da, haien inguruan solasean aritzeko. Bilkurak ekainaren, uztailaren eta abuztuaren azken ostegunetan izango dira. Parte hartzeko ez da beharrezkoa, noski, saio guztietara agertzea. Interesatua dagoen edonor etortzera animatzen dute.
Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Eta zer egiteko prest gaude maitasuna lortzeko? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi da 'Sex Sua'ren bitartez. Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada 'Sex Sua', genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi dugulako ikuskizun honen bitartez.
Ipuin kontaketa musikatua. Gerturatzen diren haurrek abentura zirraragarriak bizitzeko aukera paregabea izango dute, musikaren eta dantzaren laguntzaz. Adina: 3-7 urte.
UEUko jardunaldia. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Eli Pagola. Gai-jartzaileak: Ainhoa Urien Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea Kultur bitartekaria: Lank.