Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Eta zer egiteko prest gaude maitasuna lortzeko? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi da 'Sex Sua'ren bitartez. Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada 'Sex Sua', genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi dugulako ikuskizun honen bitartez.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.