1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen. Pako Aristiren Irunberri 1990: Arroilaren negarra liburuaren aurkezpena. Egilearekin eta, gonbidatu bezala, Joseba Sarrionandiarekin. Antolatzailea: Oñatiko Gure Bazterrak Kultur Elkartea