1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen.
Pako Aristiren Irunberri 1990: Arroilaren negarra liburuaren aurkezpena. Egilearekin eta, gonbidatu bezala, Joseba Sarrionandiarekin.
Antolatzailea: Oñatiko Gure Bazterrak Kultur Elkartea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.