Hitzaldi honetan, sexu eta genero aniztasunaren, LGTBI pertsonen eta LGTBIfobiaren tratamendu mediatikoa jorratuko dugu. Halaber, ikusezintasunari helduko diogu. 'Hedabideetan agertzen ez dena ez da' esapidea maiz entzuten dugu, hedabideak ez direlako narratzaile hutsak: errealitatea eraikitzen dute. Hizlaria: Aitziber Perez de Karkamo, kazetaria. Izen-emateak: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Informazio gehiago: https://labur.eus/l5tsG
Jabi Soto aditua izango da irakaslea eta apirilaren 20an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, zazpi saiotan hainbat gairen bueltan sakonduko da. Ordutegia 19:00-20:30 tartean izango da. Izena emateko epea zabalik dago udal web orrian edo gizarte etxeetan zuzenean. Ikastaroaren matrikula pertsona abonatuentzat 17,43€ eurokoa da eta eta ez-abonatuentzat, berriz, 29,09€koa. Gaiak: • Negatiboa/Positiboa: dagerrotipoa, kalotipoa, zilarra • Argazkilaritza, tribuaren aztia: albumina eta kolodioia, zuzeneko belztea, gerra estatikoak • Argazkilaritza industrializatu egiten da: gelatina, errebelatu kimikoa, industria • Azalpen praktikoa: zuzeneko belztea, errebelatu kimikoa, handitutako argazkiak • Hiru dimentsioak argazkilaritzan: zaletuen loraldia, bista estereoskopikoak, bi objektibodun kamarak • Argazki-dokumentua: ondare kulturala, artxiboak, digitilizazioa