2023/04/01 - 2023/04/16 08:00
IKASTAROA
Jabi Soto aditua izango da irakaslea eta apirilaren 20an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, zazpi saiotan hainbat gairen bueltan sakonduko da. Ordutegia 19:00-20:30 tartean izango da.
Izena emateko epea zabalik dago udal web orrian edo gizarte etxeetan zuzenean. Ikastaroaren matrikula pertsona abonatuentzat 17,43€ eurokoa da eta eta ez-abonatuentzat, berriz, 29,09€koa.
Gaiak:
• Negatiboa/Positiboa: dagerrotipoa, kalotipoa, zilarra
• Argazkilaritza, tribuaren aztia: albumina eta kolodioia, zuzeneko belztea, gerra estatikoak
• Argazkilaritza industrializatu egiten da: gelatina, errebelatu kimikoa, industria
• Azalpen praktikoa: zuzeneko belztea, errebelatu kimikoa, handitutako argazkiak
• Hiru dimentsioak argazkilaritzan: zaletuen loraldia, bista estereoskopikoak, bi objektibodun kamarak
• Argazki-dokumentua: ondare kulturala, artxiboak, digitilizazioa
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.