Familiartean euskaraz jolasteko jarduera berri bat. Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat. Umeak heldu batekin etorri behar dira. Izen emateko: labur.eus/ZetParkeak. ZET Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta.
Jabi Soto aditua izango da irakaslea eta apirilaren 20an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, zazpi saiotan hainbat gairen bueltan sakonduko da. Ordutegia 19:00-20:30 tartean izango da. Izena emateko epea zabalik dago udal web orrian edo gizarte etxeetan zuzenean. Ikastaroaren matrikula pertsona abonatuentzat 17,43€ eurokoa da eta eta ez-abonatuentzat, berriz, 29,09€koa. Gaiak: • Negatiboa/Positiboa: dagerrotipoa, kalotipoa, zilarra • Argazkilaritza, tribuaren aztia: albumina eta kolodioia, zuzeneko belztea, gerra estatikoak • Argazkilaritza industrializatu egiten da: gelatina, errebelatu kimikoa, industria • Azalpen praktikoa: zuzeneko belztea, errebelatu kimikoa, handitutako argazkiak • Hiru dimentsioak argazkilaritzan: zaletuen loraldia, bista estereoskopikoak, bi objektibodun kamarak • Argazki-dokumentua: ondare kulturala, artxiboak, digitilizazioa
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |