Osteguna, martxoak 30

17:30

Parkour hastapena

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Jarduera ludikoa, goraka doan kirol jarduera hau ezagutarazteko. Adina: 12-16 urte.

Parkour hastapena Salburuko gizarte etxea

Jarduera ludikoa, goraka doan kirol jarduera hau ezagutarazteko. Adina: 12-16 urte.

18:30

'(H)ondoko gela', Les Bobé Bobé

Harresi aretoa, Lautada Agurain | ANTZERKIA

Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen modukoa. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz.

'(H)ondoko gela', Les Bobé Bobé Harresi aretoa

Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen modukoa. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz.

19:00

'Album', Formol konpainia

Izarrako Kultur Etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz | ANTZERKIA

Sinopsia: Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko?Zer espero da gutaz?Nor gara gu?Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Publikoa: gazte eta helduak. Zuzendaritza: Edurne Azkarate. Aktoreak: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren.

'Album', Formol konpainia Izarrako Kultur Etxea

19:30

'Itzalen distira', Arrate Egaña

Ignacio Aldekoa Kultur Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre. Koordinatzailea:Iban ZalduaTwitter: @gastIraKlubaEmail: irakurlekluba@geuelkartea.eus

'Itzalen distira', Arrate Egaña Ignacio Aldekoa Kultur Etxea

Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre.

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

19:30

Gari, Maldanbehera

Principal antzokia, Gasteiz | KONTZERTUA

Hutsik egiten ez duen banda da Maldanbehera, eta Legazpiko musikariak ederki baliatu ohi du bere onena emateko. 

Gari, Maldanbehera Principal antzokia

Hutsik egiten ez duen banda da Maldanbehera, eta Legazpiko musikariak ederki baliatu ohi du bere onena emateko. 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»