2023/03/30 19:00 - 20:00

ANTZERKIA

'Album', Formol konpainia

'Album', Formol konpainia
Izarrako Kultur Etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz

Sinopsia: Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko?Zer espero da gutaz?Nor gara gu?Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Publikoa: gazte eta helduak. Zuzendaritza: Edurne Azkarate. Aktoreak: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide