Igandea, martxoak 7



10:00

Euskarazko idazkera sortzailea

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Ikastaro honen xede nagusia Gasteizko euskal idazle gazteak batzea da, elkarren artean euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren alde eginez. Dinamizatzaileak: Miren Uriarte Crespo (psikologoa eta taldelanean aditua), eta Itziar Uriarte Crespo (psikopedagogian lizentziatua eta hizkuntza irakaslea) izango dira tailerra bideratuko dutenak. Biak Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak lehiaketan” sarituak, eta Itziarren kasuan, “Bizimundua” izeneko helduentzako ipuin-liburu inklusiboaren sortzailea. Edukia: Lantegian, hainbat kontakizun mota landuko da, baliabide estilistikoak eta idazketa ez sexista indartuz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileek sortutako kontakizunak biltzen dituen liburuxka bat argitaratuko da. Maiatzaren 7an, Goiuri Jauregian, liburuaren aurkezpena egingo da, eta parte-hartzaileek, bertaratutakoen aurrean, bere kontakizunaren zatiren bat irakurriko dute. Aldez aurreko izen ematea, hemen: idatzizsortu@gmail.com / otsailaren 28ra arte.  Adina: 16-35 urte.

Euskarazko idazkera sortzailea Aldabe gizarte etxea

Ikastaro honen xede nagusia Gasteizko euskal idazle gazteak batzea da, elkarren artean euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren alde eginez.

Dinamizatzaileak:

Miren Uriarte Crespo (psikologoa eta taldelanean aditua), eta Itziar Uriarte Crespo (psikopedagogian lizentziatua eta hizkuntza irakaslea) izango dira tailerra bideratuko dutenak. Biak Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak lehiaketan” sarituak, eta Itziarren kasuan, “Bizimundua” izeneko helduentzako ipuin-liburu inklusiboaren sortzailea.

Edukia:

Lantegian, hainbat kontakizun mota landuko da, baliabide estilistikoak eta idazketa ez sexista indartuz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileek sortutako kontakizunak biltzen dituen liburuxka bat argitaratuko da. Maiatzaren 7an, Goiuri Jauregian, liburuaren aurkezpena egingo da, eta parte-hartzaileek, bertaratutakoen aurrean, bere kontakizunaren zatiren bat irakurriko dute.

Aldez aurreko izen ematea, hemen: idatzizsortu@gmail.com / otsailaren 28ra arte.

 Adina: 16-35 urte.


11:30

Uretako ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak

Online, Gasteiz | IKASTAROA

Oreinez, zikoinez, baso-igel jauzkariez eta bisoi iheskorrez gain, Gasteizko Eraztun Berdeko aintziretan uretako ornogabeak bizi dira, izen iradokitzaile bezain aztoragarriak dituztenak, ur-arkakusoak edo sorgin-orratzak, esaterako. Ikastaroaren helburua da Salburuko hezeguneko uretako habitat ezberdinetan bizi diren ornogabe handiak ezagutaraztea. Horietako batzuk nahiko handiak dira —milimetro erditik gora—eta zuzenean behatu daitezke, mikroskopio ahaltsuen beharrik gabe. Modua: on-line. Norentzat: jende oro. Izena ematea: ataria@vitoria-gasteiz.org

Uretako ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak Online

Oreinez, zikoinez, baso-igel jauzkariez eta bisoi iheskorrez gain, Gasteizko Eraztun Berdeko aintziretan uretako ornogabeak bizi dira, izen iradokitzaile bezain aztoragarriak dituztenak, ur-arkakusoak edo sorgin-orratzak, esaterako.

Ikastaroaren helburua da Salburuko hezeguneko uretako habitat ezberdinetan bizi diren ornogabe handiak ezagutaraztea. Horietako batzuk nahiko handiak dira —milimetro erditik gora—eta zuzenean behatu daitezke, mikroskopio ahaltsuen beharrik gabe.

Modua: on-line.

Norentzat: jende oro.

Izena ematea: ataria@vitoria-gasteiz.org


12:00

[KUNARTE] 'Pixkanaka-pixkanaka' zinekluba

Kunarte, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Haurrei kalitatezko zinema hurbiltzeko saioa. Sei istorio poetiko, samur eta dibertigarriak. Ozeanoan bizi den kartoizko haur baten abenturak, ilargia jaisten duen gizon baten istorioa edo zarata arraro batek izututako oihaneko animali batzuen gorabeherak kontatzen dizkigutenak. Ikusle txikien irudimena eta sentsibilitatea areagotzen duten film labur sorta. Beste mundu poetiko batzuetara hurbiltzeko zinema. 2-6 urte bitartekoei zuzenduta.  

[KUNARTE] 'Pixkanaka-pixkanaka' zinekluba Kunarte

Haurrei kalitatezko zinema hurbiltzeko saioa. Sei istorio poetiko, samur eta dibertigarriak. Ozeanoan bizi den kartoizko haur baten abenturak, ilargia jaisten duen gizon baten istorioa edo zarata arraro batek izututako oihaneko animali batzuen gorabeherak kontatzen dizkigutenak. Ikusle txikien irudimena eta sentsibilitatea areagotzen duten film labur sorta. Beste mundu poetiko batzuetara hurbiltzeko zinema.

2-6 urte bitartekoei zuzenduta.

 


13:00

'Alter hegoak', Pantxika Lamur

Arespaldiako ferialean, Aiaraldea Aiara | ANTZERKIA

Zirika Zirkusen Pantxika Lamurrekin, gazte helduendako antzerkia. Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna. Gozoa, gazia, miña eta pikantea.

'Alter hegoak', Pantxika Lamur Arespaldiako ferialean

Zirika Zirkusen Pantxika Lamurrekin, gazte helduendako antzerkia. Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna. Gozoa, gazia, miña eta pikantea.


17:30

Magia ikuskizuna

Bitorianoko frontoia, Gorbeialdea Zuia | HAURRENTZAKO EKINTZA

Eva eta Ekhi magoen eskutik. Hartu sarrera aldez aurretik.

Magia ikuskizuna Bitorianoko frontoia

Eva eta Ekhi magoen eskutik. Hartu sarrera aldez aurretik.


18:00

'Ekomusic', Euskadiko Orkestra

Principal antzokia, Gasteiz | FAMILIA JARDUERA

Harizko eta perkusiozko bederatzi instrumentuz eta klabezinaz osatutako talde bat, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariek osatua eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzendua, errepertorio barrokoan barneratuko da, instrumentuen eta naturaren arteko harreman estua erakusteko. Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera.

'Ekomusic', Euskadiko Orkestra Principal antzokia

Harizko eta perkusiozko bederatzi instrumentuz eta klabezinaz osatutako talde bat, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariek osatua eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzendua, errepertorio barrokoan barneratuko da, instrumentuen eta naturaren arteko harreman estua erakusteko.

Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera.


18:00

'Alter hegoak', Pantxika Lamur

Okondoko Udala, Aiaraldea Okondo | ANTZERKIA

Zirika Zirkusen Pantxika Lamurrekin, gazte helduendako antzerkia. Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna. Gozoa, gazia, miña eta pikantea.

'Alter hegoak', Pantxika Lamur Okondoko Udala

Zirika Zirkusen Pantxika Lamurrekin, gazte helduendako antzerkia. Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna. Gozoa, gazia, miña eta pikantea.


19:00

Amak

Dulantziko auditorio, Lautada Dulantzi | KONTZERTUA

Lau trikitixa, lau pandero jotzaile eta lau ahots.

Amak Dulantziko auditorio

Lau trikitixa, lau pandero jotzaile eta lau ahots.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»