2021/03/07 11:30 - 13:30

IKASTAROA

Uretako ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak

Uretako ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak
Online, Gasteiz

Oreinez, zikoinez, baso-igel jauzkariez eta bisoi iheskorrez gain, Gasteizko Eraztun Berdeko aintziretan uretako ornogabeak bizi dira, izen iradokitzaile bezain aztoragarriak dituztenak, ur-arkakusoak edo sorgin-orratzak, esaterako.

Ikastaroaren helburua da Salburuko hezeguneko uretako habitat ezberdinetan bizi diren ornogabe handiak ezagutaraztea. Horietako batzuk nahiko handiak dira —milimetro erditik gora—eta zuzenean behatu daitezke, mikroskopio ahaltsuen beharrik gabe.

Modua: on-line.

Norentzat: jende oro.

Izena ematea: ataria@vitoria-gasteiz.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago