Haurrei kalitatezko zinema hurbiltzeko saioa. Sei istorio poetiko, samur eta dibertigarriak. Ozeanoan bizi den kartoizko haur baten abenturak, ilargia jaisten duen gizon baten istorioa edo zarata arraro batek izututako oihaneko animali batzuen gorabeherak kontatzen dizkigutenak. Ikusle txikien irudimena eta sentsibilitatea areagotzen duten film labur sorta. Beste mundu poetiko batzuetara hurbiltzeko zinema.
2-6 urte bitartekoei zuzenduta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.