2princesespbarbudes-eko enaren bizimodua eta bidaiak dakarte Enaren kontuak emanaldian. Hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen duten, zerekin egiten duten amets. Dokumental ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest. Familia osoarentzat. Informazio gehiago: Gaztelupeko Hotsak.
Lehen euskal zirku ibiltaria, gure artisten topaleku. Magia, akrobaziak, malabareak, pailazoak, musika eta zirkuko diziplina ezberdinez goza daitekeen karpa txiki eta goxoa. Gure artistak gure hizkuntzan mundu guztiari irekia. Bi emanaldi: 18:00 eta 20:30 Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Sara Alvarezek, nazioarteko zirko bateko artistak, eta Ortzi Acostak, Cirque du Soleilekin 1.500 ikuskizun baino gehiago dituenak, ikuskizun bat aurkeztuko dute, eta bertan, oreka, indarra, erritmoa, sentimenduak eta begiradak batean bilduko dira. Gure hiriko bi artista proiektu berri batean elkartuak. Jende ororentzat. Erabateko estreinaldia.
Herritarrei ondo pasatzera euskal dantza ezagunenekin gonbidatzeko asmoz, dantzaren zentzu ludikoa berreskuratu nahi du Udal Folklore Akademiak. Euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.
Aiton-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Bertsolariak: Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Izar Mendiguren eta Xabi Rico. Gai jartzailea: Lierni Altuna.
Ezagutu ardorik onenak euskaraz.
Dena oskol diskoaren kantuen bertsio soilena eskainiko du Basagurenek kontzertu honetan, ahots eta gitarra hutsez defendatuko baititu lan berriko zortzi abestiak. Euskara. Made in Gasteiz.XVI. mendeko jauregi batetik, hiriko teilatuen ikuspegiak dituen balkoi batean, lagun talde txiki bat kontzertu akustiko, barnekoi eta hurbil batez gozatzen ari da. KaldeArtek koproduzitua. Prezioa: 5 euro.
Txagorritxu auzoko jaien egitarauaren barruan.