2019/06/07 18:00

IKUSKIZUNA

[IKUSKIZUNA] 'Enaren kontuak'

[IKUSKIZUNA] 'Enaren kontuak'
KaldeArte, Gasteiz

2princesespbarbudes-eko enaren bizimodua eta bidaiak dakarte Enaren kontuak emanaldian. Hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen duten, zerekin egiten duten amets.

Dokumental ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Familia osoarentzat. Informazio gehiago: Gaztelupeko Hotsak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide