Hotza gorabehera Trebiñuko Korrika Jaia ospatu da larunbat honetan Baxauriko frontoian. Herri kirolen erakustaldia egon zen goizean eta trikipoteoa eguerdian. Berogailu indartsu batzuei esker, hotza zertxobait murriztu ahal izan zen bazkalorduan eta euskaltzale ugarik parte hartu zuten. Postreetan June Astegieta eta Felipe Zelaieta bat-bateko bertsoekin lehiatu ziren.

