Barrendegiko bi udalerriak, Trebiñu (1.428 biztanle) eta Argantzon (526 biztanle), Burgosko udal hauteskundeetako datuen barruan kontuan hartu dira ofizialki, Gaztela eta Leongo udalerrien datu-basean. Horren ondorioz hauteskunde gauean zehar datuak minutuz minutu eskuratzeko arazo teknikoak izan bagenituen ere, Arabako udal eta foru hauteskundeen harira kuadrillaz kuadrilla egindako azterketaren parte izatea erabaki dugu ALEAn.
Eskualdeko udalerri nagusiari dagokionez, Trebiñuko alkatetza Treviño Día a Día taldearen esku gelditu da. EAJk alkatetza eskuratu zuen 2019an, baina hiru urte beranduago, 2022ko udan, Adolfo Estavillo independenteak ordezkatu zuen Enrique Barbadillo jeltzalea, azken horren dimisioaren ostean. Duela lau urte boto gehien lortu zituen Ciudadanos del Condado zerrendaburua izan zen Estavillo.
Oraingoan TDD talde independentearekin (Arabarekiko anexioaren aldekoa) aurkeztu da, eta 193 boto eta hiru zinegotzi lortu ditu; bere atzetik, Trebiñuko Konderriko Elkarte Independentea (AICT), bi zinegotzirekin; hirugarren indarra PP izan da, zinegotzi batekin; eta haren ostean, EAJ eta EH Bildu, eserleku banarekin.
Argantzon, EAJren esku
Bestalde, Argantzongo alkatetza galdu du Pablo Ortiz de Latierrok, eta aurrerantzean Angel Niño jeltzalea izango da alkate berria. EAJk 109 boto eta lau zinegotzi lortu dituen bitartean, EH Bilduk hiru eserleku eskuratu ditu, 82 botorekin; hau da, 27 botoko aldeagatik. PPk 2019an lortutako zinegotzia galdu egin du hauteskunde hauetan; eserleku hori jeltzaleen eskuetara pasa da.
GRAFIKOAK
TREBIÑU
Argantzon
Trebiñu
|
|