Trebiñuko Konderriak alkate berria du, Enrique Barbadillo EAJren udalerriko buruak dimisioa eman ostean. Hilaren 15ean egindako osoko bilkuran Adolfo Estavillok, 2019an boto gehien lortu zituen zerrendako lehenak, alkatetza hartzea erabaki zuten. Udal talde bakar batek ere ez zuen gehiengo edo akordio zabal bat lortu, izan ere, guztiek beren buruari eman zioten botoa; EH Bilduk izan ezik, EAJri eman baitzion berriro konfiantza, baina ez zuen gehiengorik lortu.
Hala, Estavillok ia urtebetez gidatuko du udala, hauteskundeak egin arte, eta udalean adierazi dutenez "oso zaila" izango da sakoneko neurriak ezartzea. Bere alderdiak, Ciudadanos del Condadok, bi zinegotzi baino ez ditu, eta duela urte batzuk PPren aurkako zentsura-mozioa sustatu zuten. Estavillok adierazi du ilusioz beteko duela agintaldia, eta "guztiekin" hitz egingo duela, "EAJrekin gertatzen ez zen bezala".