2023/05/20 11:00 - 20:00

JAIA

Trebiñu kantuz

Trebiñu kantuz
Argantzon, Trebiñu Argantzon

Goizeko 11etan Porrotxekin kalejira egingo dugu herritik eta gero ikastolako kide desberdinek aurkezpen bat egingo dute. Ondoren, herritik zehar abesbatza ezberdinekin abesten joateko aukera izango dugu eta, bitartean, umeek musika tailer bat egiteko aukera izango dute. Ikastolan txosna izango dugu eta bertan, pintxoak eta edariak erosi ahal izango ditugu. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dugu, patatak txorizoarekin! Piknik izango da, beraz, ez ahaztu zuen mantak eramaten! Bazkal ostean, 16:00etan jolas musikatu ezberdinak izango ditugu. Bukatzeko zunba egingo dugu guztiak elkarrekin!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide