Arabarron memoria

Segundo Viana Arroniz omenduko du gaur Kanpezuko Udalak

Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 10:36

Segundo Viana Arroniz, 1934ko argazki batean. Argazkia: ANTZINA ALDIZKARIA

Mauthausengo kontzentrazio esparruan hil zen Bujandako bizilaguna, 1942an.

1942an Mauthausengo kontzentrazio esparruan hil zen Segundo Viana Arroniz omenduko du gaur Kanpezuko Udalak. Ekitaldia 18:00etan egingo dute Buxandan, eta udalerriko ordezkariek zein senideek parte hartuko dute horretan, eta plaka bat inauguratuko da.

Omenaldia egitea osoko bilkuran onartu zuten pasa den otsailean. Izan ere. gaur 80 urte bete dira kontzentrazio esparruetara deportatutako azken euskal herritarren taldea askatu zutela. Kanpezuko Udalak uste du iritsi dela garaia "omenaldi bat egiteko altxamendu frankistaren eta ondorengo diktaduraren aurka borroka egin zuten, ihes egin zuten eta, muga zeharkatu ondoren, Hirugarren Reichak ezarritako terrorearen diktadurarekin topo egin zuten pertsona antifaxista gehienei". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago