2024/05/11 09:00

TAILERRA

Gauekoak | Konponduz: konpondu zure bizikleta eta martxan!

Gauekoak | Konponduz: konpondu zure bizikleta eta martxan!
Olarizuko parketik (Gasteiz) Fresnedoko igerilekuetaraino (Kanpezu), Gasteiz Mendialdea Kanpezu

Jarduera honetan zure bizikleta konpondu (edo behintzat teoria ikasi) eta bizikletaz ibilbide bat egitean datza. Jarduera saio teoriko-praktiko batekin hasiko da, eta gure bizikletak ibilbiderako prestatuko ditugu.

Bizikletak prest ditugunean, ibilbidea hasteko momentua helduko da. Gasteiztik hasi eta Fresnedoko igerileku naturaletaraino ailegatuko gara, Ferrocarril Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdea jarraituz. Ibilbide horrek txirrindularitzaz gozatzeko aukera ez ezik, eskuratu berri diren trebetasunak benetako ingurune batean aplikatzeko aukera ere eskainiko dizkigu. El Taller de Asierrekin lankidetzan egindako jarduera.

*Parte hartzaileek erabilgarri dagoen bizikleta bat, kasko bat eta aurreko zein atzeko argiak beharko dituzte jardueran parte hartzeko.

Izen-emateak apirilaren 12tik aurrera hemen.

Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide