Kolorez betetako lore-mobil bat egingo dugu. Adina: 4-8 urte. Izen ematea: 1€ (abonatuentzat) / 1,70€ (abonatuak ez direnentzat). Izena eman ezazu apirilaren 6tik aurrera online edo edozein gizarte etxe eta kirol instalaziotan.
Oihane Vicente irakasleak gidatuko du tailerra eta zuzeneko musika izango da, Amaia Arantzabal eta Idoia Asurmendirekin. Plaza mugatua: 12 pertsona. Izena eman behar da: Emailez: berdintasuna@gorbeialdea.eus; telefonoz edo wassapez: 680337870
Liburuaren Eguna ospatzeko lantegi honetan, gure liburu, ipuin, komikien eta abarren orriak markatzeko orri-markatzaile ikusgarriak sortuko ditugu: Igela, marrazoa, munstroa… 6-10 urte.
Divermagic lantegia. Barrazkilo koloretsu bat egingo dugu. Adina: 4-8 urte. zen ematea: 1€ (abonatuentzat) / 1,70€ (abonatuak ez direnentzat). Izena eman ezazu apirilaren 6tik aurrera online edo edozein gizarte etxe eta kirol instalaziotan.
Maddalen Agirrek (Madd Moda) eskainitako tailerra. Parte hartzaile bakoitzak tote bag (poltsa) bat egingo du material birziklatuak erabiliz, jean oihalezko jantziak bereziki. Horretarako, moda birziklapena eta joskintza ezagutuko eta praktikan jarriko ditugu. Hasteko, upcyclingaren jatorria ezagutuko dugu, eta hainbat adibideren bitartez parte hartzaileak motibatuko ditugu eta egin dezaketenaren inguruan ideiak helaraziko dizkiegu. Izena emateko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian. Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.
Dantza gustuko baduzu, ezin duzu Jungle Beat taldeak eskaintzen duen Swing dantza tailer hau galdu. Inoiz ez bazara Swing dantzatzera animatu, hau da zure momentua! Musikaren erritmo itsaskorra eta lindy hop-aren aldaka mugimenduak izango dira protagonista dantza hastapen tailer honetan. Bazatoz? Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian.